Denbora aurrera dijoala, ikasketetatik kanpo gelditzen diren (baina hauentzako lagungarri diren) aktibitateekiko begirunea landu izan dut/dugu azken aspaldi honetan. Gure ikasketa mailan ez dauden ikasleekin harremanetan jartzeko aukera paregabea aurkitu dugu honako "ariketak" eginez.
Egia esan, izugarri pozten nau gure interesak konpartitzen dituzten jende talde txiki bat ezagutu izana (nahiz eta honako "istoriotan" sartzeko gazte xamar izan...)
Sarrera honetarako hautatutako lan txikia orain dela zeharo gutxi entregatutako proposamen baten inguruan dihardu.
Leihaketa honen helburu nagusia textualki: "Egin beharreko lana etxeko altzari baten diseinua izango da. Proiektuan nagusiki erabiliko den materiala zura izango da, edo horren industria-deribatuak"
Aukera paregabea ikusi genuen Alvaro (3.mailako ikaslea) eta biok pieza domestiko baten diseinuan murgiltzeko, gure eskola lanetan ohikoa ez den eskalako diseinu batean lanean aritzeko, alegia. Eskolako lanak alde batera utzi ezinean, baina, gogoz ekin genion lan honi ain eskasak diren atseden une horietan.
Istorio honen amaiera arras pozgarria izan da, duda barik, nahiz eta emaitza arrakastatsurik ez lortu (izan ere, lehen zaria "desierto" izan da), esperientzia goxo batekin gelditzeaz gain, honen tankerako aktibitateetan murgiltzeko gogoak besterik ez baitzaizkit piztu.
Beste barik, sarrera honen irakurle ere izango direlakoan zorionak sarituei.
Hona emen gure lana: izatez, sistema baten planteamendua da, non bina "chaise longue"ren diseinua planteatzen den adibide gisa.