martes, 1 de marzo de 2011

ARKITEKTURA ESKOLAKO EGUTEGIA 2011

Honakoan 3. mailako arkitektura eskolako ikasleok egindako egutegia aurkezten dizuegu.


Ikasketa bidairako dirua lortzeko urtero egiten den ohitura bat bilakatu da egutegia egitearena. Iaz eskola barruan proposatu ziren argazkiak, taldeka jarrita ikasleen gorputzetan mundu osoko eraikin esanguratsuenen irudiak proiektatuz. Aurten oraingoz haratako joaten saiatu gara, argazkiak kalean aterata, Euskal Herriko ikono diren lekuetara joz. Egutegiaren gaia nahasia den arren, esan daiteke natura, arkitektura eta artea nahasten dugula, beti ere ikaslen gorputz biluztuen presentzia lehen planoan dugula.


Inoiz baino parte hartze handiagoa egon da aurten ikasleen aldetik, eta eskertzekoa da. Honetaz gain, esan beharra dago egutegiaren argazkiak ateratzea, edizioa eta montajea ikasleen gauza izan dela ere.


Bukatzeko, eskertu nahiko genuke egutegiak izan duen harrera paregabea. Oso harro gaude atera den emaitzaz, eta argi utzi behar da jende guztiaren parte hartzerik gabe ez dagoela modurik horrelako proiektu politik gauzatzeko.


Besterik gabe, hemen uzten dizkizuet egutegiaren argazkiak.






Argazkien zerrena:


Urtarrila - Gaztelugatxe


Otsaila - Arantzazu


Martxoa - OMA


Apirila - Kursaal


Maitza - Gaupasa arkitektura eskolan


Ekaina - Haize orrazia


Uztaila - Pasealeku berria. Oteiza


Abuztua - Foruen Plaza


Iraila - -----


Urria: Ysios upeltegia


Azaroa: Industriagunea


Abendua: Arkitektura eskola

...ARQUIDEAS ETA IMOV

Aurreko sarreraren hildotik, oraingoan bigarrengo leihaketa txikiaren inguruan jardungo gara.


 Kasu honetan, Timanfayako parke naturalean kokatu beharreko "museo" edo interpretazio zentroa, IMOV (International Museum Of Volcanoes), zen gai nagusia. 
Programari zegokionez, exposaketa guneak (museoa azken finean...), auditorioa, kafeteri/ restaurantea....


HUTSA da proiektuaren "izena" eta honen atzean eskutatzen den ideia nagusia. Zer hobe  mendi izugarri horietako batean sartzea, sumendien inguruko museo internazional bat planteatzeko? Ideia ero honen atzetik ibili ginen behin eta berriz, azkeneko "emaitza"-ra ailegatu arte. 


Proiektatze prozesua erabat interesgarria izan zen: hasiera batean, "bete" gisa proiektatzen zena "huts" bezala azaltzen baitzen planoan...
Gainontzeko irudietan proiektuaren nondik norakoak eta argibideak azaltzen dira...







Beste barik, hurrengora arte.