lunes, 28 de febrero de 2011

PARENTESI TXIKI BAT, ARCHMEDIUM ETA VHOM

Honako sarreran, horain dela hile bat eskas burututako lan baten inguruan dirau. 
ARCHMEDIUM ikasleei zuzendutako leihaketen antolatzaile taldearen berri izan genuen 2010.ko irailaren hasieran. Berehala ikusi genuen ikasketetatik kanpo zerbaitetan aritzeko aukera paregabea. 
Aste betean zazpi lagunek osaturiko talde txikia bildu eta lanari hasiera eman genion.

VIENAKO STADTPARK-en kokaturik, VHOM (Viena House of Music) izeneko Musica eskola baten proiektuaren burutzean zetzan. Parkearen izaera "ingelesa"-k, honen parean aurkitzen den kanalak eta ahaztu ezineko inguru monumentalak influentziz beteriko ingurua osatzen zuen.


Programa xehetutik hasi eta aipatutako influentziek sorraraziko dute eraikinaren eraldaketa azkeneko emaitza eta formara ailegatu arte.
proiektuaren bilakaera

emaitza

Jarraituriko ibilbide honi esker, musika eskolako gune bakoitzaren espezializazioan sartzea ez zen lan korapilotsua; oinean antzeman daitekeenez, erretikula soil baten inguruan txertatutako programa eta eguzki izpien sarrera baimenduko luketen patio zabalei esker dimentsio aldetik askatasun handiko sistema planteatzen zen. 


oina eta programaren kokapena

axonometria
Emaitza: altueran eta oin bakarrean garaturiko proiektua, beti ere parkearen trazaduraren oinarria errespetatuz eta zapaian, parkearen jarraitasuna ere baimenduz.



zeharka nahiz luzetarako ebaketak


Betikolez, esperientzia ahaztezina eta behin baino gehiagotan errepikatzeko modukoa. Lagunarteko lana ez da inoiz neketsua suertatzen...






web gunea: www.archmedium.com

viernes, 18 de febrero de 2011

SIEMPRE ACABAREMOS TENIENDO UN FRANK GEHRY

Las obras del rascacielos diseñado por el arquitecto canadiense en la isla de Manhattan están a punto de finalizarse. En el viaje de estudios que el curso de tercero realizó a Nueva York, entre otras muchas cosas pudimos disfrutar del imponente edificio ya casi finalizado. Lo que esta claro es que sea cual sea el proyecto en el que se embarque Gehry, siempre acabaremos reconociendo su firma en el resultado final.