Ikasketa bidairako dirua lortzeko urtero egiten den ohitura bat bilakatu da egutegia egitearena. Iaz eskola barruan proposatu ziren argazkiak, taldeka jarrita ikasleen gorputzetan mundu osoko eraikin esanguratsuenen irudiak proiektatuz. Aurten oraingoz haratako joaten saiatu gara, argazkiak kalean aterata, Euskal Herriko ikono diren lekuetara joz. Egutegiaren gaia nahasia den arren, esan daiteke natura, arkitektura eta artea nahasten dugula, beti ere ikaslen gorputz biluztuen presentzia lehen planoan dugula.
Inoiz baino parte hartze handiagoa egon da aurten ikasleen aldetik, eta eskertzekoa da. Honetaz gain, esan beharra dago egutegiaren argazkiak ateratzea, edizioa eta montajea ikasleen gauza izan dela ere.
Bukatzeko, eskertu nahiko genuke egutegiak izan duen harrera paregabea. Oso harro gaude atera den emaitzaz, eta argi utzi behar da jende guztiaren parte hartzerik gabe ez dagoela modurik horrelako proiektu politik gauzatzeko.
Besterik gabe, hemen uzten dizkizuet egutegiaren argazkiak.
Argazkien zerrena:
Urtarrila - Gaztelugatxe
Otsaila - Arantzazu
Martxoa - OMA
Apirila - Kursaal
Maitza - Gaupasa arkitektura eskolan
Ekaina - Haize orrazia
Uztaila - Pasealeku berria. Oteiza
Abuztua - Foruen Plaza
Iraila - -----
Urria: Ysios upeltegia
Azaroa: Industriagunea
Abendua: Arkitektura eskola